Egilea: jugena
-

BAR COLISEO
BAR COLISEO
BAR
COLISEO
- Telefonoa: 846 661 385
- Helbidea: Irailaren 23a plaza 4. 48950 Erandio
- Espezialitateak: Gosariak. Txibierroak eta bakailao-kazolak
- Sukaldaritza mota: Denboraldikoa. Tradizionala. Euskal tradizionala. Pintxoak. Errazioak. Zeliakoentzako aukerak. Aukera begetarianoak/beganoak
- Erabilerraztasuna: Bai
- Zonaldea: Altzaga
-

BAR SAN LORENZO
BAR SAN LORENZO
BAR SAN
LORENZO
- Telefonoa: 846 662 424
- Helbidea: Getxo kalea 1. 48950 Erandio
- Espezialitateak: Pintxoak. Ardo eta garagardo bereziak
- Erabilerraztasuna: Bai
- Zonaldea: Astrabudua
-

BAR ETXEGORRI
BAR ETXEGORRI
BAR
ETXEGORRI
- Telefonoa: 944 043 180
- Helbidea: Etxegorri kalea 5. 48950 Erandio
- Espezialitateak: Hanburgesak (Label okela) Pintxoak eta errazioak
- Sukaldaritza mota: Pintxoak. Errazioak. Zeliakoentzako aukerak. Aukera begetarianoak/beganoak
- Erabilerraztasuna: Bai
- Zonaldea: Astrabudua
-

1.IBILBIDEA. ALTZAGAKO IBARRA
ONDARE-IBILBIDEAK
1.IBILBIDEA. ALTZAGAKO IBARRA
1.IBILBIDEA.
ALTZAGAKO IBARRA
Altzagako Ibarra 1860 eta 1900 artean garatu zen, José María Jadoren, lurren jabe nagusiaren, orube batzuk eta antzinako zirga-bidea, gaur egun Bilbo eta Areeta lotzen dituen errepidearen ernamuin izango zena, urbanizatu zirenean. Une horretatik aurrera, industria handiak iritsi ziren, eta landa-eremuko elizate txikia, Erandiogoikoko gune nagusia, Altzagara jaitsi zen, Erandio garaikidea sortuz.
Tartangako arropa-garbitokitik hasiko gara; Erandion neurri higieniko-sanitarioetan izandako aldaketa irudikatzen du. Inguruan izandako azken kolera izurria XIX. mendearen amaieran gertatu zen. Biztanleen neurri higienikoak aldatu behar ziren, eta, horregatik, Udalak arropa-garbitoki hau eraiki zuen, biztanleen osasun ohiturak hobetzera bideratutako neurri ugarietako bat. Arropa-garbitokiak funtzio horri eutsi zion ia-ia 1970eko hamarkadara arte.
Hemendik gertu, eta gure paseoan aurrera jarraituz, La Esperanza etxebizitza multzoari begiratzeko geratuko gara, Sociedad Española de Construcciones Navales sozietatean lan egiten zuten bazkide batzuek 1923an eraikiak, kooperatiba erregimenean, eta Ángel Líbano udal arkitektoak diseinatuak euskal estilo berrian. Herritarrek “etxe merkeak” deituak, Erandion XIX. mendearen amaieraz geroztik zegoen jende-metaketaren eta langileentzako etxebizitzen gabeziaren isla dira.
Itsasadarreko errepiderantz joko dugu; hor ibili zen animaliaz tiratutako Compañía Tranvía Bilbao a Las Arenas konpainiaren lehen tranbia, itsasadarraren eskuinaldeko herriguneak konektatzen zituena. Erandiok Desertun, Lutxanan eta Axpen izan zituen geralekuak. Gune honetatik aurrera herriko industrialdera iritsiko gara, eta, ezkerraldera bira eginda, antzinako arrain-leku, ontziola eta tailer industrialen artean, Gestamp eraikina aurkituko dugu, automobilen osagarriak diseinatzera, garatzera eta fabrikatzera dedikatutako nazioarteko talde baten jabegoa. Jatorriz, eraikinaren jabe Industrias Aguirena izan zen, makineria elektriko astuna fabrikatzera dedikatua. Eraikinaren proiektua Alfredo Palomarrek egin zuen, 1953an, eta klasizismo argiko atari monumental dotorearen ondorioz nabarmentzen da.
Eraikin honen aurrean Astilleros de Muruetaren instalazioak ikus ditzakegu, 1943an jaiotako enpresa. Ontzigintza-enpresa garrantzitsua, espezializazio handikoa, 156 metro luze den harmaila batekin. Pelikano motako garabiak udalerriko zeruan nabarmentzen dira, inguruak izandako ontzigintza tradizio luzearen enblema bihurtuta gaur egun. Metro batzuk aurrerago, Sociedad Franco Española de Trefilería, Cablería y Tranvías Aéreos dago, Senret eta Chandonet frantsesek 1900ean sortua; haren eraikina Filiberto Bonvillain ingeniari frantsesak diseinatu zuen. Meatzaritzarako, zubietarako eta beste industria batzuetarako altzairuzko kableak egiteko asmoz sortu zen enpresa, eta, pixkanaka, sektoreko liderretako bat izatera iritsi zen. Jado familiaren jabego zen 8.000 metro koadroko lursail batean eraikia, gaur egun duen itxura 1939 eta 1967 artean Manuel eta Carlos Castellanosek egindako izaera arrazionalistako erreformen emaitza da.
Gure ibilbideko hurrengo mugarria José Luis Goyoaga kaleko 31. zenbakiko etxebizitzen eraikina da, Antonio Araluce arkitektoak 1929an diseinatua, bere balkoi barroko paregabeekin. Legazpi eta San Jeronimo kaleen artean antzinako udal azoka aurkituko dugu, Germán de Aguirrek 1960an diseinatutako obra, hormigoizko arkitekturaren adibide, bistako hormigoiz egindako isuri bakarreko estalkiarekin, leihate handiekin eta sarrera nagusia babesten duen lauza hegalduarekin. Gaur egun udalerriko kultur etxea da.
Metro batzuk aurrerago, Irailaren 23ko plazan, daude Musika Kioskoa, 1901ean egina burdinazko arkitekturaren jarraibide dekoratiboei jarraituz, eta Udaletxea, Casto de Zabala arkitektoak XIX. mendearen amaieran diseinatua; gaur egun duen fisionomia 1991n egindako berreraikuntzako esku-hartzearen emaitza da.
Metroaren gaur egungo plazan arkitektura benetan apurtzaile baten adibideak ikus ditzakegu, gustu klasikoagoko beste batzuekin batera.Azken horian artean, Bereterretxe kaleko 2. zenbakiko etxebizitza-eraikinari erreparatuko diogu, Santos Zunzunegui arkitektoaren lana. 1935ean eraikia, hartan dorre handi angeluarra eta leihoetako eta behatokietako elementu dekoratiboak nabarmentzen dira. Handik gertu, berriz, San Agustin plazan, abangoardiako arkitekturaren adibide moduan, izen bereko eliza aurkituko dugu, Germán Aguirre arkitektoak 1975ean altxatua; erreferentziazko obren egile izan zen Aguirre, hala nola Bilboko Zabalguneko azokarena eta Erandiokoarena. Bistako hormigoizko arkitektura agerian uzten duen eraikina; haren alderdirik bereziena estalkia da, paraboloide hiperboliko forma duen hormigoizko xafla bat, teilatuaren lana egiten duena.
Hartatik metro gutxira, eta gure ibilbidea metroaren plazan amaitzetik gertu, Bilbo-Plentzia antzinako trenbideko lur azpiko lehen geltokia dago. Francisco Javier Sáenz de Oiza arkitektoak 1988an diseinatua, diseinu postmodernoko haren beirazko eraikin zilindrikoa nabarmentzen da.











-

2.IBILBIDEA. LUTXANAKO SAN JOSE AUZOA
ONDARE-IBILBIDEAK
2.IBILBIDEA LUTXANAKO SAN JOSE AUZOA
2.IBILBIDEA.
LUTXANAKO SAN JOSE AUZOA
Bilborekiko eta Altzaga auzoarekiko mugen artean Lutxana aurkituko dugu, industria historikoen eta langileen etxebizitzen espazio hibrido eta hibridatua.
Ibilbide honek udalerriko ezezagunena den gune honetara hurreratzen zaitu; ondarearen alderdien artean agerikotasun txikiena dutenak aurkitzeko jakin-mina dutenentzat pentsatua dago.
Lutxanara iritsi gara, Lutxanako gudu ezagunaren Lutxana, lehen karlistaldiko (1833-1839) borroka hartakoa, zeinean Isabel II.aren aldeko ziren liberalen armadak Karlos V.a defendatzen zuten tradizionalistena garaitu zuen. Gaur egun, Ibaizabal-Nerbioi ibaiaren bi ertzetan lehiatu zen gudu baten kronika baino ez zaigu geratzen hartatik.
Metroak erdigunean utzi gaitu, eta, han, La Cocinal-en zeramikazko kartelak egiten digu harrera zeramikazko dekorazio tailerra egon zen lekuan, Manuel eta Calixto Emiliano Amannek 1917an irekia; Bilboko Particular de Costa kalera lekualdatu zuten ekoizpena gero, eta 1941ean itxi zuten, era horretako produktuen eskariak behera egin zuenean.
Hemendik Lutxanako antzinako eskolak ikus ditzakegu, Ángel Líbanok 1924an diseinatuak eta, plaza eskaria zela-eta, 1931n erreformatu behar izan zirenak, Pedro de Ispizua arkitektoak zuzendutako obren bitartez. Euskal estilo berrian eraikiak, zutabeen kapiteletako xehetasun plastikoen zainketarengatik eta behealdeko guneko harri modu landatarrean zizelkatuaren kuxindurarengatik nabarmentzen dira. Gaur egun, eraikin honek zenbait proposamen sozio-kultural hartzen ditu.
Eskolei atxikita, langile izaera nabarmeneko eraikin multzo bat aurkitzen dugu; horien artean, Lutxanako San Jose kaleko 2. zenbakiko etxebizitzen eraikina nabarmentzen da, behealdean La Estación jatetxea aterpetzen zuena, 30eko hamarkadako urteetako tipografia ederrez errotulatua.
Handik metro batzuetara Compañía Española de Pinturas La Internacional-en gune handia dago, 1918an Sotero, Zubiaur y Cía.ren eskutik sortutako industria, lanean aritua 1966ra arte. Enpresa hori, ongarri organikoen ustiapenerako sortua, Londresko “The International Paint and Compositions Co.” enpresaren –1881ean sortua– pinturak, antikorrosiboak, bernizak eta antzeko produktuak Espainian saltzera ere dedikatu zen. Nabarmentzekoak dira leihoen eta inpostaren adreilu gorrizko azpadura zaindua, xehetasun dekoratiboak eta fatxada nagusiko armarria. Atentzioa ematen du, halaber, publizitate iragarki handiak ere, Ibaizabal-Nerbioiren itsasadarrean zehar aurkitu ditzakegun ezaugarri horretako adibide bakanetako bat. Compañía Española de Pinturas La Internacional gure itsasadarraren eskuinaldeko arkitektura industrialaren adibiderik ikonikoena da. Fabrikak Felix Iñiguez de Onzoñok 1959an diseinatutako etxebizitzak izan zituen, enpresek haietan lan egiten zuten langileentzako egindako etxebizitzen adibideetako bat; Erandion horietako zenbait daude, batez ere aurreko mendearen erdialdeko urteetan eginak.
Jada itsasadarraren erriberan (antzina emakumeek, soka edo zirga batetik tiraka, txalupak ibaian gora gidatzen zituzteneko zirga-bidea izana), Lutxanako antzinako ontziralekua kontserbatzen da, gaur egun erabilerarik gabekoa, 1940an eraikia bi ertzak konektatzeko eta langileak egunero fabriketara eramateko.
BI-711 errepidea hartuko dugu iparralderantz, eta Asua ibaia gurutzatuko dugu Lutxanako zubi historikoaren gainean eraikitako zubi berritik.
Bilbon sartu aurreko leku estrategikoa, hainbat gerratan suntsitua. Lehen karlistaldian –1836– Lutxanako Guduaren agertoki nagusia izan zen; beste ertzetik gurutzatu behar izan zuten liberalen eta Cabras, San Pablo eta Banderas mendietatik beren posizioa defendatzen zuten karlisten artekoa izan zen gudua.Lurraldeko historia lezio honekin, eta kokagune honen garrantzian pentsatuz, BI-735 errepideko desbideraketa hartuko dugu, Asuarantz, eta Ibáñez de Betolaza etxebizitza multzora iritsiko gara, Germán Aguirrek eta Hilario Imazek 1955ean diseinatua eta Corona Arritola y Urquijok (Marcelino Ibáñez de Betolazaren alargunak) sustatua, handik gertu zegoen metalezko altzarietarako burdinazko hodien fabrikan –1903an sortua– lan egiten zutenei ostatu emateko.
Gure urratsak Hilerria-Plaiabarri bidetik zehar berriro ere Asua ibairantz zuzenduta, beste ertzera igaroko gara, eta nabe industrialen artean berriro ere Lutxanarantz joko dugu, harik eta metroaren errailekin topo egin arte. Handik Bilbo-Areeta-Plentzia Trenaren eraldaketa-zentrala ikusten da, eraikineko zeramikazko idazkunak iragartzen duen moduan. Instalazio elektriko honen proiektua 1914an egin zuen Calixto Emiliano Amann arkitektoak. Hemendik altuera hartzen hasiko gara Enekuri Bidean zehar. Igoeran, Cabras mendia ikusiko dugu, ibaiko trafikoa eta Lutxanako zubiko pertsonen igarotzea zaintzeko baliatzen zen kokagune estrategikoa.
Enekuri gainean eta gure ibilbidea amaitzetik gertu, Fatimako Andra Mari eliza aurkituko dugu, Calixto Emiliano Amannek diseinatua eta 1954an inauguratua. Apaizaren etxea eta lanbide heziketako eskolarako zein parrokiako eskolarako ikasgelak ere izan zituen. Aipamen bitxi moduan, ikusten dugu kanpandorrea eraikin nagusitik bananduta dagoela.







-

ANDRA MARI ELIZA
ANDRA MARI ELIZA
HERRIKO
HERRIKO HARRIBITXIA
HARRIBITXIA
Erandioko Andra Maria eliza estilo gotiko berantiarreko eraikin bat da, XVI. mendearen erdialdekoa. Hiru nabe mailakatu dauzka, lau ataletan banatuta. Atal horiez gain, badauzka transeptua eta gurutzadura, burualde oktogonalekoa, nahiz dorre-ataria oinaldean. Nabeek gurutzeria-ganga dute estalkitzat. Tenpluaren kanpoaldean Martiartu leinuaren ehortz-lekua dago, Bizkaiko hilobi-eskultura gotikoko ale bikainetako bat.
Dorre-ataria tenpluaren oinaldearen erdian kokaturik dago, eta elementurik nabarmenena da, monumentu militar baten itxura dauka eta. XVI. mendearen hasierako lan bat da, dorre-atari-gotorlekuen tipoarekin bat datorrena. Bere koroa dotoreagatik nabarmentzen da: gorputza matakanez osatua du, eta kuboak ditu izkinetan; Errege-erregina Katolikoen estiloko bolak dauzkan gailurreria ere badu.
XVII. mendean hasierako eliza zabaldu egin zuten, eta egungo eraikina eratu.
-

3.IBILBIDEA. ENEKURI-ERANDIOGOIKOA
ONDARE-IBILBIDEAK
3.IBILBIDEA. ENEKURI-ERANDIOGOIKOA
3.IBILBIDEA.
ENEKURI – ERANDIOGOIKOA
Ibilbide hau Asua ibaiaren meandroen ondotik igarotzen da, San Pablo mendiaren hegalaren eta Txorierri haranaren artean. Nekazaritzako elementuak elementu industrialekin nahasten direneko Erandio aurkitzen da hemen, elizatearen jatorrietara iristeko.
Ibilbidea Enekuri gainean hasiko da, itsasadarreko trafikoa eta Lutxanako zubiko pertsonen igarotzea zaintzeko erabiltzen zen kokaleku estrategikoan; handik defendatu zuten tropa karlistek Bilboko setioa, tropa liberalei eraso eginez Lutxana hartzean, 1836ko abenduko gudu ezagunean.
Enekuritik irten eta ipar-ekialderantz joko dugu, BI-604 errepidearen gaineko pasarela zeharkatuz, eta 300 metrora, BI-3741 errepidearen bi aldeetan, San Pablo etxebizitza multzoa aurkituko dugu, zeinak izena kokatuta dagoen menditik hartu zuen. Bilboko Udalak egin zuen proiektua 1941ean, Erandio hiriari atxiki berri zenean, eta etxeen diseinuaz Juan Carlos Guerra arkitektoa arduratu zen, baserrien arkitektura imitatzen duen euskal estilo berriaren bidetik. Eraiki ziren 50 etxebizitzetatik, udal etxebizitzak gerraostean izandako garapena erakusten duten dozena bat baino ez da gelditzen.
Leku honetatik Ibaizabal-Nerbioiren itsasadarraren industria gunea ikusten da, baita Erandioren zati handi bat ere: Lutxana, Enekuri, Kukularra, Arriaga, Faoeta, Asua eta Erandiogoikoa, bai eta Txorierri harana ere, Loiuko aireportua aurrean dela.
Mendi-bideari etxebizitzen artean jarraituz errepidearen iparraldean, 300 bat metro egingo ditugu oinez eta eskuineko bidezidorra hartuko dugu, San Pablo gotorlekurahurreratuko gaituena, lehen karlistaldian Erandioren historiako egunik odoltsuenetako baten lekuko isil izana. 1836ko abenduaren 24ko arratsaldean, Espartero jeneralaren tropek Cabras mendiko posizioak irabazi eta itsasadarraren ezkerraldearekiko komunikazioak ziurtatu eta gero, San Pablo gotorlekuari eraso zioten, azken oztopo karlista biharamunean askatuko zuten Bilbon sartu aurretik.
Geure urratsetan atzera egingo dugu mendi-bideraino, eta Faoetarantz jarraituko dugu; han, San Pablo eta San Bernaberen ermita aurkituko dugu, XVI. mendekoa eta Erandioko zaharrena. Xumea izan arren, Andra Mari elizari atxikitako parrokia izatera iritsi zen. Eraikinak kalte handiak izan zituen lehen karlistaldian, eta haren harrietako asko San Pablo gotorlekua eraikitzeko erabili ziren, muinoaren gainean. Ermita bisitatu eta gero, Faoeta auzoa zeharkatuko dugu, udalerriko bizigune zaharrenetako bat, baserriak izandakoa XVIII. mendeaz geroztik.
Bidezidorrean aurrera jarraituko dugu iparralderantz, eta, Txorierriko korridorearen gaineko pasarela zeharkatu eta gero, BI-604 errepidea hartuko dugu Asua auzo langileari behatuz; auzo horren garapena Erandiok XX. mendearen erdialdean izandako hedapen industrialaren eta itsasadarraren ondoan espaziorik ez izatearen ondorio da. Gure ibilbidean hainbat enpresaren ondotik igaroko gara, hala nola Indumetal (Industrias Reunidas Minero Metalúrgicas), auzoko zaharrena, 1928an sortua eta oraindik ere enpresaren etxebizitza kontserbatzen duena, eta Abrasivos Mendiola, Andrés Mendiola Zabalak 1962an sortua, kobrea urtzearen ondoriozko zeparen bidez azaleren tratamendurako urratzailea fabrikatzeko.
Industria horiek atzean utzi eta gero, eskuineko bidea hartuko dugu, Asua ibaiarekiko paraleloa, eta 400 metro ibili ondoren Asuako Errege Portuak hartzen zuen lekura iritsiko gara, Erdi Aroan Bizkaiko barnealdean ekoitzitako burdina Kantauri itsasoraino garraiatzeko giltzarri izan zen pieza. XV. mendean nabarmendu zuen Henrike IV.a Gaztelako erregeak portu hori errege kalitatearekin, horri esker zergak ziurtatuz Koroarentzat. Asuako Errege Portuaren inguruan, zeinaren kaiaren zati bat kontserbatzen den oraindik ere, ostatu eta benten urbanismo bat eratu zen, Posta etxea eta Atxaerandio adibidez, oraindik ere ikusgai gure ibilbidean. Leku honetatik, eta BI-737 errepidearen biribilgunea gurutzatu ondoren, Torreta auzunerantz joko dugu; Asuako Dorrearen hondakinak daude han, Juan Sánchez de Asuak XV. mendean eraikia, Asuako Portuko salgaien trafikoa kontrolatzeko, handik gertu.
BI-737 errepidera itzulita, mendebalderantz joko dugu, Erandio eta Loiu arteko errepide elkargunera, handik Erandiogoikoko bidean zehar jarraitzeko Andra Mari elizadagoen guneraino iritsi arte, historian zehar hainbat aldaketa izan dituen XV. mendeko tenplu gotikoa.
Haren arkitekturan, oinetan aurreratutako dorrea eta bi aldeetako zurezko arkupeak nabarmentzen dira, baita dorrearen ondoan apuntatutako arkosoliuma ere, zeinak tenpluaren eraikuntza finantzatu zutenen hilobia aterpetzen duen –Martín Ortiz de Martiartu eta Mayor de Zamudio senar-emazteak–, haien harrizko busto banarekin. Idazkun batek identifikatzen ditu han lurperatutako bi pertsonak, eta oheko armarriek haien leinuak.Elizaren aurrean Erandioko antzinako zentro administratiboa ikusiko dugu, antzinako udaletxearen eta eskolen eraikinak osatua, Casto de Zabalak 1889an diseinatua, eta handik metro gutxira antzinako hilerria, zeinaren portada neoklasikoa 1881ean diseinatu zuen Francisco Ciriaco de Menchacak.
Hemen amaituko dugu Erandioren bilakaera historikoan zehar gidatu gaituen eta udalerriaren zati garrantzitsu bat ezagutzeko aukera eman digun ibilbide hau.
Dena dela, 4. ibilbidearekin lotura ere egin dezakegu (Goierri. Erandioren jaiotza) eta udalerri honen jatorriak ezagutzen jarraitu.


-

MARTIARTU DORREA
MARTIARTU DORREA
FEUDAL
FEUDAL GARAIAREN ESENTZIA
GARAIAREN
ESENTZIA
- Mendea: XVI
- Estiloa: Errenazimendua
- Kokapena: Goierri
Dorre hau defentsa-eraikuntza bat da, Unbe mendiaren hegalean kokaturik dagoena, Udondo ibaiaren ibarra mendean duela. Martín Ortiz de Martiartuk eraikiarazi zuen XIV. mendearen amaieran edo XV. mendearen hasieran. Gaur egungo dorrea XVI. mendearen lehen laurdenean eraberritze baten ondorio da.
Hasierako dorretik, hegoaldeko fatxadan lehen bi solairuei dagozkien hormak eta ekialdera eta mendebaldera begira daudenen hormen erdiak gordetzen dira. XVI. mendean egin zen lana harlanduz tamaina handiko kubo bat eraikitzea izan zen, eta, ondorioz, dorre gotikotik geratzen zena estalita geratu zen.
XVI. mendeko dorreak elementu errenazentistak dauzka, eta nabarmenena erremateko gailurreria da (mentsula bikoitzeko frisoa, mentsulek balaustrada bati eusten diotela, eta kuboak kantoietan). Badauzka, halaber, Behe Erdi Aroko elementu batzuk ere: bao konopialak eta arku zorrotzeko sarbidea.
Ondoan, San Antonio Paduakoaren ermita dago, 1658koa, diseinu barroko egoki bat duen ermita bat.



