Erandioko ehundik gora herritarrek parte hartzen dute urtero Trabudu Dantzari Taldeak antolatutako inauteri honetan. Euskal mitologian eta folklorean oinarritutako ikuskizuna da, musika, antzerkia eta dantza uztartuz.
Kale-antzerki ikuskizunak, uztailero gure udalerriko kaleak betetzen dituztenak.
Ohiko ezkontza baten irudikapena, Altzaga Abesbatzarekin eta Kantagunerekin elkarlanean antolatua. Ezkontzara gonbidatutakoak, jantzi tipikoekin, Astrabuduko baserri batetik abiatu eta auzora jaisten dira, bertan erromeria bat ospatzen dutelarik.
Irailetik irailera, Erandioko auzoak ikuskizun eta trikimailuekin alaitzen dira, magialari bikainen eskutik.
Musika jaialdia Erandioko kaleetan zehar.
Astrabuduko Extremadura Etxeak kultur, gastronomia eta kirol ekitaldi egitarau zabala antolatzen du urtero, Erandio eta Extremaduraren arteko harremanak sendotzearren. Aipatzekoa da Josu Murueta plazan egiten den artisautza azoka tradizionala.
Mundu osoko dantza taldeak biltzen dituen jaialdia.
Musika zaindariaren omenezko kontzertu tradizionala, herriko hainbat talderen eskutik.