MARTIARTU DORREA
FEUDAL
FEUDAL GARAIAREN ESENTZIA
GARAIAREN
ESENTZIA
- Mendea: XVI
- Estiloa: Errenazimendua
- Kokapena: Goierri
Dorre hau defentsa-eraikuntza bat da, Unbe mendiaren hegalean kokaturik dagoena, Udondo ibaiaren ibarra mendean duela. Martín Ortiz de Martiartuk eraikiarazi zuen XIV. mendearen amaieran edo XV. mendearen hasieran. Gaur egungo dorrea XVI. mendearen lehen laurdenean eraberritze baten ondorio da.
Hasierako dorretik, hegoaldeko fatxadan lehen bi solairuei dagozkien hormak eta ekialdera eta mendebaldera begira daudenen hormen erdiak gordetzen dira. XVI. mendean egin zen lana harlanduz tamaina handiko kubo bat eraikitzea izan zen, eta, ondorioz, dorre gotikotik geratzen zena estalita geratu zen.
XVI. mendeko dorreak elementu errenazentistak dauzka, eta nabarmenena erremateko gailurreria da (mentsula bikoitzeko frisoa, mentsulek balaustrada bati eusten diotela, eta kuboak kantoietan). Badauzka, halaber, Behe Erdi Aroko elementu batzuk ere: bao konopialak eta arku zorrotzeko sarbidea.
Ondoan, San Antonio Paduakoaren ermita dago, 1658koa, diseinu barroko egoki bat duen ermita bat.