ANDRA MARI ELIZA

HERRIKO

HERRIKO HARRIBITXIA

HARRIBITXIA

  • Mendea: XVI
  • Estiloa: Herriko harribitxia
  • Kokapena: Goikoa

Erandioko Andra Maria eliza estilo gotiko berantiarreko eraikin bat da, XVI. mendearen erdialdekoa. Hiru nabe mailakatu dauzka, lau ataletan banatuta. Atal horiez gain, badauzka transeptua eta gurutzadura, burualde oktogonalekoa, nahiz dorre-ataria oinaldean. Nabeek gurutzeria-ganga dute estalkitzat. Tenpluaren kanpoaldean Martiartu leinuaren ehortz-lekua dago, Bizkaiko hilobi-eskultura gotikoko ale bikainetako bat.

Dorre-ataria tenpluaren oinaldearen erdian kokaturik dago, eta elementurik nabarmenena da, monumentu militar baten itxura dauka eta. XVI. mendearen hasierako lan bat da, dorre-atari-gotorlekuen tipoarekin bat datorrena. Bere koroa dotoreagatik nabarmentzen da: gorputza matakanez osatua du, eta kuboak ditu izkinetan; Errege-erregina Katolikoen estiloko bolak dauzkan gailurreria ere badu.

XVII. mendean hasierako eliza zabaldu egin zuten, eta egungo eraikina eratu.

JARRAI GAITZATU:

Scroll to Top