EZAGUTU ERANDIO






ERANDIORI
BURUZ
Bilboko Itsasadarraren eskuinaldean kokatuta dago Erandio, Montecabras (116 m) eta Sanpablomendi (225 m) mendiek Bilboko udalerritik bereizten dutela eta Udondo itsasadarrak Leioarekiko muga jartzen diola. Altuerarik handiena Iparraldean izanik ere, 260 metrotik gora ez duten menditxoz inguraturiko lautada, Asua eta Udondo itsasadar diren erreka txiki biak eta Bilboko Ibai bazterrera urak eramandako hondakinak bilduz jaso den Altzaga edo Desierto izenez ezagutzen den ingurunea dira geografikoki Udalerria osatzen dutenak. Bestalde, aipatutako itsasadarrak eta euren adarrak diren Lertutza, Ibarra, Urgitxi, Erandiondo eta Lauro dira Udalerria zeharkatzen duten errekak.
MUGAK
Iparraldetik Urduliz, Laukiz eta Berango; hegoaldetik Bilbo; ekialdetik Loiu eta Sondika; mendebaldetik Leioa, Getxo eta Bilboko Itsasadarra.
OSAKETA
Udalerriaren barruan 7 entitate historiko dugu. Altzaga (10.764 biztanle), Astrabudua (10.509 bizt.), Erandiogoikoa (1.301 bizt.), Goierri (572 bizt.), Arriaga (559 bizt.), Lutxana-Enekuri (532 bizt.) eta Asua (353 bizt.). Datu hauek 2012ko abenduaren 31koak dira.
NOLA
IRITSI
Bilbo eta Getxotik 8 kilometrora dago Erandio. Alde batetik, bi hiri handi horien artean egoteak ekarri du herria ondo komunikatuta egotea eta, beste alde batetik, herriak izandako industria garapen handiak ere izan du eraginik komunikazio sare horretan. Getxo eta Bilbo lotzen dituzten Avanzada eta Ibaiko errepideek zeharkatzen dute herria. Arrontegi zubiaren bidez, Avanzada errepideak Ezkerraldearekin lotzen du Erandio. Lutxana eta Avanzadako bideak Asuraino doaz. Bertatik ateratzen dira Enekuritik doan Bilborako errepidea, Unbetik Plentziara doan errepidea eta Erletxerako errepidea ere. Gainontzeko auzo eta alde desberdinetara, bigarren mailako errepide eta bideetatik ailegatzen gara.
Hainbat autobus konpainiarekin ailega gaitezke Erandioko herriraino. Gainera, ibilgailu pilaketa ekidin eta garraiobide azkarragoa izateko Bilboko Metroa ere eskura daukagu.
AUTOBUSA
Autobús Urbano
Teléfono: 901 101 366
BizkaiBus
Teléfono: 902 222 265
Autobuses de Lujua
Teléfono: 94 416 62 66
TAXI
Paradas
Obieta, 8
Consulado de Bilbao, 17
Taxi Erandio
Teléfono: 94 491 53 53
Taxi Astrabudua
Teléfono: 635 746 593
METRO
Metro Bilbao
Teléfono: 944 254 025
info@metrobilbao.net
Oficinas
c/Navarra 2. 48001 Bilbao
AEROPORTU
Información del Aeropuerto
Teléfono: 94 486 96 63/64
Autobús Aeropuerto
Salida de Intermodal
Primer Servicio 5:25 – Frecuencia 30′
Salida de Aeropuerto
Primer Servicio 6:14 – Frecuencia 30′
TRENA
RENFE
Plaza Circular, 2. 3er piso
48008 Bilbao
Teléfono: 94 487 92 22
clientebilbao@renfe.es
NAHITAEZKO GARRAIOA
Autocares Aizpurua
Sakoni bidea, 6
autocares-aizpurua.es
Balboa San Emeterio, L.M.
I. Betolaza Goikoa auzunea
Teléfono: 94 453 02 17
Ereaga Bidaiak
Kurullu bidea, 1
Teléfono: 94 453 02 17


















