6. ibilbidea. Ibilbide geologikoa

Batzuetan zaila zaigu Lur planetaren jatorria ikustea. Eta are gehiago gunea gogor antropizatu baldin bada. Dena dela, Erandion, paseo honen bitartez, elizate hau geomorfologikoki nola eraiki zen ezagutzeko aukera daukagu.

h

PDF deskargatu

Google Maps

Wikiloc

Axpe mendiaren behealdeak altxor ezezaguna gordetzen du. Gaur egun aparkalekua dena oraindik ere ikus daitekeen sumendi zahar baten nukleo trakitikoa izan zen duela milioika urte. Harrobiko aparkalekuaren amaieratik, Altzagarako norabidean eta trenbidearen ondoan, Axpe mendiaren hegaletara malkar pikoen bidez igotzen den bide batera iristen da. Berehala iritsiko gara 60 metro inguruko altuerara, ikusmira ederrak gozatzeko aukerarekin.

Bide hau sekretuz betea dago, harkaitz bolkaniko eta kolada multzo bat zeharkatzen baitu, oraindik ere jatorrizko egoeran mantentzen direnak, harrobiko erauzketa lanek ez dietelako eragin. Iritsi eta kraterraren oinarria inguratuko dugu, malkar pikoa daukan eta ikusgai dagoen kono bat. Ondoren, eta eskuineko lehen bidea hartzen baldin badugu, Axpe-Axpuru mendiaren gailurrera iristeko aukera izango dugu, Hirugurutzeta deitua; haren azpian dago kraterra.

Antzinako harrobiaren goiko bazterretik ibiliz kuaternarioko terraza horretara joango gara, eta haren ebaketa ikusiko dugu, Astrabudura igotzeko antzinako errepide gaur egun oinezkoentzako bide bihurtuan, eta han amaituko da gure ibilbidea. Azken ezusteko bat daukagu zain: bonba bolkanikoak, hemen gertatutako erupzioen lekukotasuna ematen duten aztarna materialak. Astrabuduko futbol zelaia eraiki zenean, hainbat tona pisatzen duten “lehergailu” hauek aurkitu zituzten.

JARRAI IEZAGUZU: